XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Senideok: Egin diezaiogun otoitz gizaki guztiak salbatzera datorren Jesukristo gure Jaunari, eta uste osoz eska diezaiogun Elizaren eta munduaren alde.

Eskari bakoitzari erantzun: Zatoz, Jesus Jauna!

- Erromako Aita Santua, gure Gotzaina eta gotzain guztiak bere graziaz bete ditzala, eska diezaiogun Jaunari.

R/. Zatoz, Jesus Jauna!

- Eraman ditzala gure agintarien buru-bihotzak era guztietako ondasunak bilatzera eta zuzenki banatzera, eska diezaiogun Jaunari.

- Nolanahiko erasopean aurkitzen diren guztiei askatasuna eman diezaiela, eska diezaiogun Jaunari.

- Bere etorrera-egunean gu esna aurki gaitzala, eska diezaiogun Jaunari.

Jainko Jauna, zure salbamenaren berri ona
lurraren azken mugetaraino adieraztea nahi duzu;
entzun zeure herriaren otoitza
eta egizu,
zure Semearen Jaiotza ospetsua
pozez beterik itxaron dezagula.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

R/. Amen.

JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA

204. Jaunartze ondorengo isilunea eta gorespen-kantua bukaturik, egunari dagokion jaunartze ondorengo otoitza esaten du (otoizak ikus 73-75. orr).